Osagaiak (lau lagunentzat):
- 2 berdel handi (600-700 gramokoak)
- 8 piper sikuren mamina (ur apur baten egosiak eta txinotik pasau)
- Kipula handi bat
- 4 berakatz atal
- Pipermin-erdia
- Limoi baten zukua
- Arrain salda apur bat
- Orioa eta gatza
Prestetako erea:
Kipulea, berakatzak eta pipermina orio eta gatz apur baten erregosiko doguz. Piperren mamina eta salda gehitu eta egosiko doguz, pure fin bat egin arte. Berdelak garbitu eta zabalduko doguz. Labako azpil baten ipiniko doguz eta gatz apur bat, limoi-ura eta orio apur bat botako deutsegu. Laba berora sartuko doguz eta han 8-10 minutu inguru eukiko doguz. Labatik atera eta txorizero saltsagaz tapauko doguz. Labara sartu eta han beste 2-3 minutu izango doguz. Mahaira aterako doguz.