Mailuki eta gaztaizko tartea

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 22a, 10:41

t: Maite Lekerika

Osagaiak: - 500 g gaztai, igurtzeko - 500 ml esnegain - Sobre bat mailukizko gelatina - Limoi baten ura - 200 g mailuki (garbituta eta txikituta) - 200 g gaileta (Maria txigortuak) - 125 g gurin - Mailukizko mermelada edo sobre bat gelatina, tartea estaltzeko Prestetako erea: Gailetak irabiagailuaz birrinduko doguz. Zartagin baten gurina urtuko dogu, gailetak bota eta su eztitan prijiduko doguz, harik eta gorritzen diran arte. Tartak egiteko molde baten zabalduko dogu gaileten orea. 200 ml gelatina urtuko dogu uretan. Irakin, eta mailukiak gehituko doguz. Hogeita hamar segundoan eukiko doguz irakiten. Uretatik atera, eta epeltzen itxiko doguz. Gaztaia, esnegaina, limoi-ura, gelatinea eta mailukiak irabiauko doguz. Moldera bota eta hozkailuan 6-8 orduan izango dogu hotzitzen, ondo gogortu arte. Tartearen gainean mermeladea edo gelatinea (ur berotan urtua) bota eta ondo zabalduko dogu.