Tomate eta antxoba-entsaladea

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 22a, 10:43

Osagaiak: - Tomate bat - 12 antxoa - Ozpin-pepino bi - 200 ml ozpin - 100 ml oliba-orioa - 3 berakatz atal - Gatza - Perejila - Kanonigo-ostoak Prestetako erea: Antxoei erraiak kendu eta garbituko doguz. Berakatza eta perejila txikituko doguz. Ontzi batean antxoak ipiniko doguz eta ozpinaz estalduko doguz. Ontziari estalgia ipini, eta hozkailuan gitxienez lau orduan eukiko dogu. Antxoak xukatu eta beste ontzi baten ipiniko doguz. Berakatza, perejila eta orioa bota eta hozkailuan sei ordu inguru izango doguz. Tomatea xerratan ebagi eta plater baten ipiniko dogu. Gatz apur bat botako dogu. Tomatearen gainean antxoak jarriko doguz, eta, hareen gainean, ozpin pepinoak (xerratan ebagiak) eta kanonigo-ostoak.