Orburuak gainerreak

Aikor aldizkaria 2014ko eka. 23a, 09:40

t: Maite Lekerika

Osagaiak (4 lagunentzat): -Orburu-pote bat (txikituak) -Uruna -Arrautzak -Oliba orioa -Patata ertain bi -Kalabazin txiki bat (125 gramokoa) -100 ml esne -50 g gurin -Gaztai birrindua (50 gramokoa) -Gatza Prestetako erea: Orburuak uruneztatu, arrautzatik pasau eta prijidu egingo doguz. Laba-azpil baten ipiniko doguz. Pure bat egingo dogu orburuen gainetik botateko. Patatak eta kalabazina garbitu, eta txikituko doguz. Ura eta gatzagaz egosiko doguz 15-20 minutuan. Esnea, gurina eta gaztai birrindua gehituko doguz. Osagaiak irabiauko doguz, eta nahastea orburuei gainetik botako deutsegu eta labara sartuko doguz, gorritu diran arte.