Osagaiak (lau lagunentzat):
Betegarria egiteko
-16 pikillo piper
-200 g gula
-Tipuleta bat
-Berakatz-atal bi
-200 g kalabazin
-Koilarakada txiki bat urun
-100 ml esne
-Orioa eta gatza
Saltsea egiteko
-Kipula txiki bat
-Porru txiki bat
-Azenori bat
-Berakatz-atal bi
-Tomate heldu bat
-300 ml okela-salda arin
-Orioa eta gatza
Prestetako erea:
Betegarria: pikillo piperrak izan ezik, beste barazki guztiak garbitu eta txikitu egingo doguz. Oriotan erregosi, eta behar beste gatz botako deutsegu. Uruna gehituko dogu; eta azkenik, esnea. Loditzen danean, gulak gehituko doguz. Eragingo deutsagu, eta hotzitzen itxiko dogu. Ondoren, piperrak beteko doguz.
Saltsea: barazkiak garbitu eta txikitu egingo doguz. Erregosi egingo doguz. Saldea gehituko dogu. Gatza bota, eta irabiau egingo dogu. Piperrei gainetik botako deutsegu. Piperrak berotu eta serbidu egingo doguz.
Sukaldaritza