Osagaiak (lau lagunentzat):
-1.200 g sandia bat
-Meloi 1
-16 kereiza
-8 mahaspasa handi
-Laranja-likorea
-Erregaliz-hautsa
-Gatza
Prestetako erea:
Meloi-bolatxuak egingo doguz, eta ontzi baten ipiniko doguz. Laranja-likore apur bat botako deutsegu, eta 15 minutuan eukiko doguz beratzen. Mahaspasak be beratzen ipiniko doguz, ondo hidratauta egon arte. Brotxetak egingo doguz: zotza baten kereiza bi (hazur barik), mahaspasa bat eta meloi-bolatxu bat ipiniko doguz. Beste alde batetik, sandiari haziak kendu, eta gatza botako deutsagu. Erregaliz-hautsa apur bat be botako deutsagu eta zehatu egingo dogu. Hozkailuan sartuko dogu ondo hotzitzeko. Sandia-zopea kopetan serbiduko dogu, brotxeteakaz batera.
Sukaldaritza