Hegaz

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 17a, 11:35

Testua: Atoz Goikoetxea, filologoa eta itzultzailea

Atsotitzak Arrosen ondoan dagonak, haren usainetik zerbait hartzen dinoskun arren, ez dira gitxi hegaz egiteko bildur diran txorierritarrak. Itxuraz, herritarren % 25 hegazkinera igoteko ikaraz bizi dira, hau da, sei bidaiaritik bat. Aluminiozko hegazti erraldoiak kaiolan sentiduarazoten ditu, eta, hegoak ezin zabaldurik, hutsaren amiltegian behera daroaz, pentsamentuz baino ez bada be. Ikara eta katastrofe sentimentuek burruka edo iges egiteko erreakzinoa sortzen dabe: bihotza bizkortu egiten da, arnasa lastertu eta tarteka eten, eta muskuluak tenkatu, munstroari aurre egiteko prest. Aerofobiaren kausak zehaztea ez da erraza, baina klaustrofobia edo bertigoa izaten dira ohikoenak. Halan be, zein bitxia jakitea askok eta askok bildur guztiak uxatzen dabezala hegazkinaren kontrola eurena dala imajinaten dabenean. Hau da, euren bizitzak ez dagozala inoren eskuetan, ezpada ze eurenetan. Ez ete da horixe, norbere bizitzaren agintea hartzea, geure buruarengandik askatzeko hegaldirik zirraragarriena.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).