Dilista-hanburgesak, jogurt-saltseagaz

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 22a, 09:56

Osagaiak (lau lagunentzat): –200 g dilista −60 g brokoli −80 g azenario −Koilarakada bat garam masala* −90 g kipula −Berakatz-atal bi −Zuringo bat (irabiauta) −Ogi arraspautua −Orioa Jogurt-saltsa egiteko: 125 ml jogurt natural, berakatzi-atal bat (txikitua), koilarakada bat limoi-ur, koilarakada bat menda (txikitua) eta gatz apur bat. *Garam masala Indiako sukaldaritzan erabilten dan espezien nahasketea da. Espeziak aldatu ahal dira lekuaren arabera. Guk honeek erabili doguz: martorri-hautsa, kumino-hautsa, kurkuma, kanela, piperbeltz baltza, iltze-belarra, jenjibrea, aneta eta kardamomoa. Prestetako erea: Dilistak beratzen ipiniko doguz zortzi orduan. Hanburgesak egin baino ordu bi lehenago jogurt-saltsea prestauko dogu. Almaiz baten berakatz-atala zehatuko dogu gatz apur bategaz. Gainontzeko osagaiak gehitu, ondo nahastu eta jaulkiten itxiko dogu. Dilistak xukatu eta kaiku baten ipiniko doguz gainontzeko osagaiakaz. Irabiagailuaz osagaiok birrinduko doguz, harik eta ora homogeneo eta pikortsu bat lortu arte. Hozkailura sartu, eta han ordu bian eukiko doguz. Zartagin baten orioa ipiniko dogu berotzen. Orea hartu eta zortzi bola egingo doguz. Bolak talotuko doguz hanburgesa-formea euki daien. Hanburgesak zuringo-ogi arraspauetan pasau eta alde bakotxetik prijiduko doguz gorritzen diran arte. Paper xurgatzaile baten ipiniko doguz orioa xukatzeko. Jogurt-saltsagaz aterako doguz.