Zurrukutuna

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 22a, 09:58

t: Maite Lekerika

Osagaiak (4 lagunentzat): − 200 g makailao (txikitua eta gezatua) − 4 berakatz-atal − Kipula erdi bat (xerratan) − Zoparako ogia edo sikua − 4 piper txorizeroren mamina. − Pipermina (nahierara) − Oliba orioa − Okela-salda arina − 4 arrautza Prestetako erea: Kipula eta berakatzak buztinezko eltze batean erregosiko doguz, su eztitan. Pipermina eta ogia txikitu eta gehituko doguz. Egurrezko koilara bategaz eragingo dogu. Piperra eta saldea gehitu eta irakiten eukiko dogu 15 minutuan. Makailaoa bota eta beste 10 minutuan izango dogu egosten. Jalgiten ordubetean itxiko dogu. Barriro berotu eta arrautzak gehituko doguz. Gogortzen diranean, zerbitzatuko dogu.