Urtea etorri eta asmo barriak barik, zaharrak barri sarri. Aurton be, danerik entzun da: euskeraz gehiago irakurri, trastelekuko txirringari ugerra kendu, ingelesari emon, bidaian joan, etxekoakaz astitsu ibiliā¦ Asmoak asmo, funtsezkoa gogoa izatea da, hortxe dago untzea.
Neuk be, burua lar urratu barik, 2015erako asmo-proposamena egiteko atrebimendua euki dot. Segidukoak gizon-emakumeen arteko hartu-emonak hobetzekoak dira, pentsaurik gauza onik egingo badogu, fatxada hutsean lotu barik, fatxadazko zeozer egin behar dogula:
-Emon daigun pausu txiki bat, garrantzitsua da-ta. Jarrera-jokaerak ez dira goizetik gauera aldatzen, aldaketa gitxigaz osatuten doaz.
-Etsita, ezer be aldatzerik ez dagoala esan ordez, ekinalean ibili.
-Ernegauta ez, egon gaitezan umoretsuago. Aldarte oneko danontzako probetxu.
-Etorkizuneko kontuetan babestu beharrean, oratu orainari, berau dogu-ta egitekoa.
-Emon deiogun laguntza makal dabilenari, lehenbailehen maila bereko partaide izan daiten.
-Alkarren lehian ibili barik, alkarrenera ekarri.
Ni, behinik behin, urte beranduan trikili-trakala baina eginean-eginean bagoazela ikusita, zorioneko. Bitartean, osasuna, pakea eta lapikoa guztiontzako ondo betea!