Osagaiak (6 lagunentzat):
1/2 k odoloste
200 g ziza
Kipula eder bat
24 pikillo piper
Oliba orio-zurrusta bat
Gatza
Saltsea egiteko: kipula bi, piper berde bat, 6 pikillo piper, hiru berakatz-atal, 1/2 l esnegain, orioa eta gatza
Prestetako erea:
Odolosteari azala kendu eta barrukoa birrinduko dogu. Kipulea eta zizak garbitu eta tiratan ebagiko doguz. Kinpulea erregosi eta zizak gehituko doguz. Minutu baten itxiko dogu erregosten. Ondoren, odolosteak botako doguz. Bi edo hiru minutu pasau ostean, surtatik kenduko dogu. Epeltzen danean, piperrak beteko doguz.
Saltsea egiteko:
Kipulea, berakatzak eta piper berdea erregosiko doguz. Eginda dagozanean, pikillo piperrak gehituko doguz eta egiten itxiko dogu, minutu bian. Esnegaina bota eta irabiauko dogu. Beharrezkoa bada, gatza botako dogu, eta esne apur bat be bai, saltsea lodiegi badago. Saltsea piperren gainetik bota eta berotuko dogu, laban edo surtan, su eztian. Estalgia ipiniko deutsagu berotzeko.