Pazientzia, eta handia

Aikor aldizkaria 2015ko mar. 23a, 13:16

Testua: Toti Martinez de Lezea

Agian eszeptiko bilakarazi nau adinak, baina, gainera datorkiguna jasateko, pazientzia-dosi handi samarra beharko dugu, bai, eraman handiko herritarrok. Izan ere, hauteskunde kopuru handi batekin mehatxatu gaitu 2015. urte honek: udal-hauteskundeak, autonomiakoak lurralde batzuetan, eta orokorrak. Hilabete batzuetan, udazkena arte, mamirik gabeko adierazpenak, akusazioak, gezurrak, sekula beteko ez diren promesak, mehatxuak eta are irainak irakurri eta entzungo ditugu ordu guztietan hedabideetan. Besteak baino hobeak direla baieztatuko digute alkate, zinegotzi, ahaldun eta senatari izateko hautagai guztiek. Filosofoen harria eskainiko digute guztiek, hark konponduko dizkigulakoan ekonomia-krisiko arazoak, genero-berdintasuna, enplegu ezegonkorra, ustelkeria, abusua, etxegabetzeak edo ingurumena. Eta bozka emango dugu geure sinpatien arabera, jakinaren gainean egonik haien promesak letra hila direla, promesten diguten guztitik zerbait behintzat gauzatuko delako esperantzan, uste osoa izanik, hala gertatu ezean, aldatu ahal izango ditugula lau urteren buruan. Edo beharbada ez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).