Danel eta Elisa: “Bibolin-jole ospetsuak izan nahi dugu”

Aikor aldizkaria 2015eko martxoaren 27a

Danel Arteagak eta Elisa Benitok 11 urte eta 10 urte dituzte hurrenez hurren. Bibolin joleak dira. Noiz hasi zineten bibolina jotzen? Elisa: Duela bi urte. Danel: Urte honetan. Ondo egiten duzue? E: Bai, audizioak eta guzti egiten ditut. D: Nik egingo ditut laster. Ospetsuak izan nahi duzue? E: Ni bai, gustatuko litzaidake orkestra batean jotzea eta bibolin ikasketak egitea. D: Ere bai, baina nahiago dut futbolaria izan.