Berdela, saltsa berdean

Aikor aldizkaria 2015ko api. 1a, 13:49

Errezeta: Maite Lekerika

Osagaiak (4 lagunentzako):  4 berdel (hazurra kenduta)  Zainzuri-lata bat (ertaina)  16 txirla eder  Perejila  Oliba orio-zurrusta bat  Ardao zuri-zurrusta bat  Koilarakada erdi urin  4 berakatz-atal  Kipula erdia (tiratan) Prestetako erea: Eltze baten orioa ipiniko dogu. Kipulea eta berakatzak gehitu eta erregosiko doguz. Zainzurien ura eta ardao zuria urinagaz nahastuko dogu. Barazkiei gehituko deutsegu. Perejila, zainzuriak eta txirlak botako doguz. Eltzeari estalgia ipini eta su eztitan eukiko dogu, harik eta txirlak zabaltzen diran arte. Berdel-xerrak kontu handiz sartuko doguz. Estalgia ipini eta su eztitan bost minutuan eukiko dogu. Saltsea lodiegi badago, ur apur bat gehituko dogu.