Melokotoiak ardao baltzagaz

Aikor aldizkaria 2015ko api. 30a, 10:09

t: Maite Lekerika

Osagaiak: −4 melokotoi eder −Litro bat ardao baltz −400 g azukre −Laranja baten azala −Kanela-zotz bat Prestetako erea: Melokotoiei azala kentzeko, ur irakinetan sartuko doguz 15 segundoan. Erdibitu egingo doguz eta hazurra kenduko deutsegu. Eltze baten, azukerea karamelizatuko dogu ur apur bategaz. Ardaua, kanelea eta laranjen azala gehitu eta egosten eukiko dogu 5-7 minutuan. Melokotoiak gehituko doguz eta beste 15 minutuan izango doguz egosten. Mahaira hotz aterako doguz, eta, gustukoa izanez gero, esne-gain harrotuagaz batera.