Hegaluzea kipulagaz

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 27a, 09:15

Errezeta: Maite Lekerika

Osagaiak (4 lagunentzat):  4 hegaluze-xerra  Kipula 2 (tiratan ebagita)  Piper berde 2  200 ml oliba-orio  Pipermin gorri bat  Gatza  100 ml ardao zuri Prestetako erea Kipula su eztitan erregosiko dogu. Erdi eginda dagoanean, piperrak eta pipermina gehituko doguz. Eginda dagozanean aterako doguz. Hegaluzeari gatza bota eta urineztatuko dogu. Barazkiak egin diran oriotan fritituko dogu, su eztitan, baina gorritu barik. Buelta emon eta ardaoa botako dogu. Minutu bi pasau ondoren, barazkiak botako deutsaguz gainetik. Estalgia ipiniko deutsagu minutu pare batean eta eginda daukagu.