Jubilatu gazteak

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 16a, 12:18

t: Izarne Agirre, irakaslea

Gizarte baten etorkizuna ei dira gazteak. Gizarte honen iragana, oraina eta etorkizunaren zati handi bat, aldiz, nagusiak. Adinean aurrera egin eta gazte, indartsu eta lanerako gogotsu dabiltza hainbat herritar “nagusi” gure inguruan: elkartegintzan, udalgintzan, txangoetan edo taberna bueltan. Jubilazio garaia erretiro garaia omen da. Erretiroa? Zelako zama daukatena gainean: familia askoren sostengua dira, talde askotako partaide eta laguntzaile, lanean, aktiboak. Ez al da ba gurea alderantzizko gizartea? Umetan dena erdi egina ematen digute; gaztaroan, gazte izateagatik, erdi libre gara nahi dugunean egoteko edo ez egoteko, eta helduaroan konpromiso eta inplikazio fasea hasi eta apurka karga handitzen doa. Zorionez, Txiorierrin, hainbat gazte martxan ari dira, ametsak gauzatu guran. Baina gure jubilatu gazteek ere amets egiten dute aldatu nahi dugun gizarte koloretsu batekin, eta ipar horretan bide lagun ditugu. Azken finean, gaztetasuna lanerako gogoan, ilusioan eta konpromisoan dago eta ez hainbeste ispiluak erakusten dituen aldaketa fisikoetan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).