Osagaiak:
Fruta zatiak: melokotoia, anana, abrikota, paraguaioa, banana, sagarra, laranja, kiwi...
Izozkia edo jogurta
Gurin apur bat
Prestetako erea:
Gure gustuko frutak hartu eta, garbitu ostean, zatitan ebagiko doguz. Zatiak burruntzian ipiniko doguz, koloreakaz jolastuz. Zartagin baten gurin apur bat ipiniko dogu eta brotxetak arin-arin erreko doguz. Gura izanez gero, mahaira izozki edo jogurt batek lagunduta atera ahal doguz brotxetak.