Egilea: Begoña Ibarrola
Marrazkiak: Pablo Auladell
Itzulpena: Miren Agur Meabe
Adina: bost urtetik aurrera
Gaia: tratu txarrak, eskolan
Samuel handiagoa eta indartsuagoa zen bere gelako beste guztiak baino, eta uste zuen arazo guztiak indarrez konpontzen zirela. Zerbait agindu eta baten batek ezetz esaten bazion, mehatxu egiten zion ukabilarekin. Haur gehienek, beldurrez josita, Samuelen aginduak betetzen zituzten, Alanek izan ezik.
Goiz hartan haurrak txaloka ari ziren, eta oihuka ere bai:
—Gora Samuel! Aupa Samuel!
Samuelek besoak jaso zituen, garaipenaren seinale. Alan, berriz, lurrean etzanda zegoen, beldurrez dardarka eta ezpainetik odola zeriola. Ogitartekoa kendu eta bere muturraren aurrean jaten ari zen Samuel. Alan lurrean zegoen, pentsakor. Bat-batean maisua agertu zen, zer gertatu zen jakin nahian.
Alan isilik geratu zen hasieran, baina gero, mendeku edo zigorraren beldur, honela esan zuen:
—Samuelek nahi gabe bultzatu nau eta erori egin naiz.
Alanek besteen burlak entzun behar izan zituen. Arratsaldean eskolatik atera zenean, triste zihoan etxerantz.
Egoera honi aurre egiteko, Alanek Ausarten kluba asmatu zuen. Asmatu eta egin… Baina amaiera jakiteko, apur bat irakurri behar da.
Eskatu liburua zeure liburutegian. Interesgarria da, eta irakurri ondoren, aproposa etxean eztabaidatzeko.