Bertokoren 20. urteurrena: Giro alaian eta musikaz

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 30a, 10:30

Argazkiak: Bertoko

Hala ospatu dute Bertoko Zamudioko elkarteko kideek beren 20. urteurrena. Ospakizun ekitaldietan murgilduta urrian osoan zehar ibili dira, eta haiei Aiko taldearen eta Hiru bat dantza taldearen eskutik eman zieten hasiera, dantzan. Horrezaz gainera, Maurizia, Fasio eta Leon txotxongiloekin atera dira kalejiran, eta Kepa Junkera eta Sorginak taldearen kontzertua ere antolatu dute. Era berean, Kherau musika taldeak kontzertu intimo bat eskaini zuen elkartearen afarian, eta bertan urteurrenaren haritik prestatzen dabiltzan dokumentalaren lehenengo zatia ere eskaini zen. Azkenik, oso bizia izan da urriko azken asteburua, CD bat grabatu dutelako. “Berriro errepikatuko ez den esperientzia izan da eta taldekide guztiok egiten dugu oso balorazio positiboa. Emaitza entzuteko irrikan gaude. Baina adi! Ospakizunak aurrera darrai!”.