Entsalada tropikala

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 4a, 09:56

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (4 lagunentzat):  Askotariko letxugak (boltsa handi bat)  Melokotoi eder bat (xaflatan moztua)  Ahuakate bat  200 g anana (zatitan moztua)  200 g Cherry tomateak  Ahuntz-gazta (anana saborekoa)  100 g intxaur  Oliba orioa  Ozpina  Gatza  Modena krema Prestetako erea: Erretilu handi baten letxugak ipiniko doguz, eta gainetik, gainontzeko osagaiak. Gustu apur bategaz ipiniko doguz, marrazkiak-edo eginez. Gatza, ozpina eta orioa botako doguz, eta Modena kremea, entsaladea apaintzeko.