Txaka eta ganba-budinaOsagaiak (6-8 lagunentzat):
500 g txaka
300 g ganba (zurituak)
Bost arrautza
150 ml esne
200 ml esnegain
Koilarakada bi tomate egina
Gatza
Gurina
Ogi birrindua
Prestetako erea:
Txakea eta ganbak izan ezik, beste osagai guztiak nahasi egingo doguz irabiagailuaz. Txakea eta ganbak txikitu egingo doguz eta horreek be gehituko deutsaguz nahasiari. Budinak egiteko moldea hartuko dogu eta gurinaz igurtziko dogu. Era berean, ertzeak ogi birrinduaz estalduko doguz. Nahasia botako dogu eta labara sartuko dogu 170 gradutan. Bertan budina eginda dagoan arte eukiko dogu. Budina maionesa edo saltsa arrosak lagunduta atera geinke mahaira.
Lebatza, mandarina saltsagazOsagaiak (4 lagunentzat):
Lau lebatz-trontzo (bakotxa 250 gramokoa)
Tipulina bat
Mandarina bi
Koilarakada bat ezti (aukerakoa)
100 ml ardao zuri
50 g mahats-pasa
Koilarakada bat sagar-ozpin
Orioa
Gatza
Prestetako erea:
Tipulina txikitu eta zartagin baten erregosiko dogu orio apur bategaz. Mandarinak zuritu eta txikitu egingo doguz, eta tipulina eginda dagoanean, mandarina-zatiak be botako doguz zartaginera. Eztia, ardaoa, ozpina eta mahats-pasak be gehituko doguz. Hamabost minutu inguru eukiko dogu surtan. Bestalde, lebatz-trontzoak laban edo plantxan egin geinkez. Horreen gainean, saltsa beroa botako dogu. Gura izanez gero, saltsea irabiau geinke.
Sagar erreak, toffe saltsagazOsagaiak (4 lagunentzat):
4 sagar handi
200 g azukre
300 ml esnegain
Ur apur bat
Prestetako erea:
Zuztarra kenduko deutsegu sagarrei. Azalean ebagi batzuk egingo deutseguz, goitik behera, eta labara sartuko doguz 180 gradutan. Bertan 40 minutu inguru eukiko doguz, harik eta biguntzen diran arte.
Toffe saltsea egiteko, hurrengo jarraibideak beteko doguz. Lehenengo eta behin, azukereari ur apur bat botako deutsagu, bustiteko, eta surtan ipiniko dogu. Su eztitan eukiko dogu, egosten, harik eta gorritzen dan arte (ez erre). Ondoren, esnegaina botako dogu eta egurrezko koilarakada bategaz eragingo dogu, harik eta azukre gogortua desegiten dan arte eta saltsea apur bat loditzen dan arte. Tofee saltsea sagarrari ganetik bota geinkio, edo platerean ipini geinke sagarra, saltsearen gainean.