Itsas zapoa plantxan, zigala eta zizakaz

Aikor aldizkaria 2016ko ots. 3a, 11:12

Errezeta. Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak:  Itsas zapoaren 8 buztan zati, hazurragaz (bakotza 125 gramokoa)  200 g ziza (tiratan ebagiak)  12 zigala zuritu (azalak eta buruak gorde)  Azenario bat (zuritua eta tiratan ebagia)  150 gramoko kalabazin bat  Orioa eta gatza  Prestetako erea:  Zartagin baten, orio apur bategaz, azenarioa eta kalabazina erregosiko doguz. Biguntzen diranean, zizak gehituko doguz eta apur bat erregosiko dogu. Beste zartagin batean zigalen azalak eta buruak fritituko doguz. Plantxea zartagin horren orioz igurtziko dogu. Itsas zapoari gatz apur bat botako deutsagu alde bietatik, eta plantxan erreko dogu. Zigalak be plantxan erreko doguz. Plater bakotxean barazkiak ipiniko doguz; eta hareen gainean, zapo zatiak; eta azkenik, zigalak.