Baserri Antzokian atea zabalik
Txorierrin, euskera eta euskal kultura sustatzea helburu daukan Baserri Antzokiak atea zabalduko dau laster baten. Esan leiteke, daborduko errealitate dan proiektuaren bidez, apustu egiten dala geure hizkuntza erabilera-esparru estrategikoetan balioetsi eta jendarteratzeko, aisialdi-kultura zein enpresa arloetan, kasurako. Pozgarria da, benetan.
Itzel pozgarri be bada jakitea proiektuak eragile ugarik eta jatorri ezbardinetakoek bat eginik egin dauala aurrera: herri erakundeak (Udalak, Mankomunidadea), euskera alkarteak (Totoan) eta mota askotako bazkideak (herritarrok, dendariak, enpresak, alkarteak…). Hiru hageok munarrian, partaidetza zabala agerian.
Sarritan esan izan da euskaldunon artean, aurrera egingo badogu, hizkuntzaren aldeko indarrak metatu beharra dagoala. Euskerak estatu arrazoi izan behar dauala sinistuta gagozanok pentsaten dogu norantza egokian eta ganoraz pausu sendoak emon geinkezala, beti be auzolanean eta ekinean alkartuta behar egin ezkero.
Akabualdi honetan lez: Baserri Antzokia guztiontzako zabalik eta ibilteko prest!