Osagaiak:
70 g tomate heldu (azal eta hazi barik)
40 g arroz
Kipula txiki bat (txikitua)
6 koilarakada oliba orio
Litro bat okela-salda
Gatza
Ogi-xigorkiak
Prestetako erea:
Kipulea oriotan erregosiko dogu. Arroza gehitu eta bost minutuan fritituko dogu. Tomatea bota eta bost minutu gehiago eukiko dogu sutan. Salda beroa gehitu eta ordu erdi baten izango dogu egosten. Ondo irabiauko dogu, harik eta krema fin bat lortu dogun arte. Ogi-xigorkiak botako doguz gainetik. Bero aterako dogu mahaira.
Sukaldaritza