Kereizak, ardao baltzagaz

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 27a, 13:01

Errezeta: Maite Lekerika

Osagaiak: 700 g kereiza 300 g azukera 300 ml ardao baltz Kanela-txotxa bat Prestetako erea: Eltze baten, ardaoa, azukerea eta kanelea egosiko doguz 10 minutuan. Kereizak gehituko doguz (hazur barik, hobeto), eta su eztitan egosiko dogu 30 minutuan. Kereizak atera eta gordeko doguz. Saldea 15-20 minutu gehiago egosiko dogu, harik eta krema bat egiten dan arte. Kereizak gehituko doguz. Hotzitzen itxiko dogu eta mahaira aterako dogu.