Gauzak hobetuz doaz

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 27a, 13:12

Testua: Belen Gana, irakaslea

Gure hizkuntza gero eta gehiago hartzen da kontuan. Orain, iragarki politikoetan EUSKARAren ALDE agertzen da PP bera ere. Hauteskunde garaian, psikologian asko ikertu eta sakontzen dute guztiek, eta lehen pentsaezina zena, hara! Orain alde agertzen dira. Seinale ona. Aprobetxatu beharko genukeen momentua da hau, baina, nekatuta ere bagaude, urteotan, jo eta ke, gure hizkuntza eta bere eskubideak aldarrikatzen ibiltzeaz. Bai, aurrera egin dugu: D eredua guztiz ezarrita. Baina, ikasleak DBHra joatean, ulermenean bikain, baina hutsuneak erabileran. Horretan, nahikora ailegatzen direnak gutxi izaten dira. Gainera, entzumena lantzeko, oraindik aukera gutxi daukate inguruan. Bestalde, Euskararen titulu homologatuekin, Europakoetara berdinduta gaude. Tituluak motibatzen ditu ikasleak lana lortzeko. Eskerrak beste ikasle batzuk euskaltegietara datozen ikastera, seme-alabekin edo lagunekin euskaraz berba egiteko. Euskaraz gero eta jende gehiago bizi da. Hala eta guztiz ere, badago beste mundu bat gure artean, non euskara eta euskaldunak ikusezinak garen edo, geurean tematuta gauden gogaigarriak baino ez garela pentsatzen jarraitzen duten. Herri bat gara, gure hizkuntzak gure izaera indartzen du, indarberritu gaitezen eta aurrera lagunak!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).