Virginia Largo López, uretako tximeleta

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 29a, 10:18

Testua eta argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti; www.jongoikouria.com

Bost urte zituela, igeriketan hasi zen ikastaro batean, eta denboraren poderioz konturatu zen ura bere bizimodua zela, nahiz eta bestelako kiroletan ere aritu izan. Gazte sondikoztarrak 15 daramatza igeriketa ikastaroak ematen eta, bere esanetan, “oso aberasgarria da igeri egiten ikasten dabiltzan haurrak ikustea, belaunaldiz belaunaldi”. Virginiak hainbat lasterketetan hartu du parte; udan, esate baterako, itsasoan zehar egindako ibilbideetan. Neguan, igerilekuan entrenatzen da. Hala ere, ez dio ezetz esaten Txorierrin antolatzen diren atletismo, oztopo, martxa edota bestelako lasterketei. Hala, apirilaren 10ean, Loiuko Eternal Running lasterketan hartu zuen parte.