Zer irudituko litzaioke okin bati, bezero batek ogia garestiegi dagoela esan ostean, prezioari buruz tratuan hasiko balitzaio? Bada, egoera hau egunero gertatzen da, eta artearekin egunero lan egiten dugunok ondo baino hobeto ezagutzen dugu. Gure lana gutxietsita dago, beharbada gure produktu eta zerbitzuen ukiezintasunagatik, edota merkatuko intrusismo itzelagatik.
Ezkonduko zara? Zure argazki-albuma egiteko, argazkiak ateratzeaz gain lan itzela dauka argazki kameraren tipoak: jaiegunetan lan egin behar du, makina bat bidaia egin behar ditu (tokiak lokalizatzeko), bere materialetan eta heziketan inbertitu, argazkiak egin, horiek editatu eta, albuma nahi izatekotan, maketazio lan astuna egin behar du, horrek guzti horrek dakarren buruhaustearekin. Baina ezkontza egunean «gure kontura aberastuko den argazkilaria bakarrik ikusten dugu guk, lanean».
Zapatariarengana noan bakoitzean, adostutako prezioa arrazoizkoa iruditzen bazait, eskatutakoa ordaintzen diot; ez bainaiz zapatagintzan aditua. Inolaz ere ez diot bere lana gutxietsiko, ezta tratuan hasiko ere.
...eta zuk?