Osagaiak (4 lagunentzat):
−4 lebatz-solomo (200 gramotakoak)
−Perejil txikitua
−Saltsea egiteko: kipula bat (txikitua), berakatz-atal 2, 100 g idar (izoztuak edo freskoak), 6 koilarakada ardao zuri, koilarakada bi oliba orioa, 300 ml ur
Prestetako erea:
Eltze zabal baten kipulea eta berakatzak erregosiko doguz. Gatz apur bat botako dogu. Hamar minutu ondoren idarrak gehituko doguz eta surtan beste minutu bi gehiago eukiko doguz. Ardao bota eta bost minutuan eukiko dogu egosten. Ura bota eta beste minutu pare baten egosiko dogu. Irabiagailuaz krema bat egingo dogu. Lebatzea kreman sartuko dogu, perejila bota eta eltzeari eragingo deutsagu. Beste lauzpabost minutuan eukiko dogu egosten.
Sukaldaritza