Azaroaren 25ean Genero - Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta mundu osoan hainbat ekintza egin ziren, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. Derioko Udalak eta Sutondoan elkarteak manifestazioa antolatu zuten. Martxa elizatik atera eta udalerriko kaleetatik ibili zen. Manifestariek puxika zuri bana eraman zuten. Herriko Plazan manifestu bat irakurri zuten eta, horren ostean, puxikak askatu zituzten zerura.