Loiuko Gaztegunea ireki dute

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 15a, 11:26
Loiuko Udalak Gaztegunea zabaldu berri du Kultur Etxean. Herriko gazteek hainbat zerbitzu izango dituzte eskura bertan: diana, ping-pong mahaia, Interneterako sarbidea duten bi ordenadore, bideo-jokoak eta mahai-jokoak. Ana Landa Kultura teknikariaren esanetan, Gazteguneak gazteen aspaldiko eskariari erantzuna ematen dio, eta gazteak biltzeko balio izango du. Astelehenetan eta astearteetan itxita egongo da eta gainontzeko egunetan hurrengo ordutegia izango du: 17:30etatik 21:30ra arte. Hala ere, erabiltzaileen iradokizunak kontuan hartuko dira, zerbitzuak eta ordutegia-eta aldatzeko. Gaztegunea Loiuko Gazte Planaren barruan eskaintzen diren zerbitzuetakoa da. Horri esker, gazteek bidaiak egin dituzte, besteak beste. Gainera, gazte txartela eskaintzen du. Txartelak udal zerbitzuetan (ikastaroak, pilota partidak Larrondoko pilotalekuan…) beherapenak izateko aukera ematen du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).