Hernanira, Txepetxa euskaltegiarekin

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 23a, 14:39

Txepetxa euskaltegiak Hernaniko Larregain sagardotegira bidaia antolatu du otsailaren 10ean. Sagardotegira joan nahi dutenek 94 454 39 67 telefonora deitu, edo txepetxa@aeknet.net korreoko helbidera mezu bat bidali ahal dute, izena eman eta informazio gehiago eskuratzeko. Izena emateko epea otsailaren 3an amaituko da.