Pilota partidak, Larrondon

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 13a, 18:59

Barikuan pilota partidak izango dira Larrondoko pilotalekuan arratsaldeko 7:30etik aurrera. Pilotalekuan II. mailako Eskuz Banakako aurrekanporaketa izango da eta bertan Diaz pilotaria Belloso ala Oteizaren aurka (konfirmatu barik oraindik) arituko da. Ostean, Promoziozko Binakako Txapelketako finalerdia jokatu dute. Arretxe II norgehiagoka arituko da Apraizen kontra, eta Retegi Bi Argoteren aurka.