Oinezkoentzat egin barik dagoen urigune historikok

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 15a, 12:32
Larrabetzuko urigune historikoa oinezkoentzat egin zuten aspaldian, hala ere, oraindik zati bat dago atondu barik. Hori Lezamatik Morgarantz doan errepide-zatia da; plazaren aurretik pasatzen dena, hain zuzen ere. Tramu horren atontze lanak apirilaren 2an hasiko dira, eta errepidea zirkulaziorako itxiko dute batzoki zaharra eta Anguleri Jauregiaren parean martxoaren 28an. Handik aurrera autoek Anguleri eta Gaztelumendi kaleetatik pasatu beharko dute Morgarantz. Beharrak fase bitan egingo dituzte. Lehenengo fasean lurpeko azpiegiturak jarriko dituzte –saneamendua, ura, argia, gasa… - eta hormigoia botako dute, eta bigarrenean granitozko galtzadarriak eta lauzatxoak, bankuak, farolak eta paperontziak ipiniko dituzte, besteak beste. Horrezaz gainera, eskailerak egingo dituzte Anguleri jauregitik plazara igotzeko, eta ezgaituei zuzendutako bide berezia ere atonduko dute. Lanak zortzi hilabete buruan amaituta egotea espero du Udalak, eta, orotara, 335.286,46 € inbertituko dira. Lehenengo fasean 140.852,99 €ko inbertsioa egingo da eta diru kopuru hori Cespa-Conten enpresak ordainduko du bere osotasunean. Beste alde batetik, bigarren fasean 194.433,47 €ko inbertsioa egingo dute; Foru Aldundiko Ingurumen Sailak 126.000 € jarriko du, eta gainontzekoa Udalak. Egitasmo horri esker Larrabetzuko urigune historikoko %100 oinezkoentzat egingo da. Tomas Ordeñana alkateak aipatu duen bezala, horrek onura handia ekarriko die uriari zein larrabetzuarrei, “trafikoa erdigunetik aterako da, eta uritarrok zein bisitariek gure ondareaz lasai gozatu ahalko dugu”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).