Txorierriko Mankomunitateak etxeko konpostatzeari buruzko kanpaina abian jarri zuen urrian. Kanpaina lorategia edo ortua duten txorierritarrei zuzenduta dago eta jadanik, 200 lagun baino gehiagok eskaera agindu dute bertan parte hartzeko. Partehartzaileei teknika horren gaineko ikastaro teoriko-praktikoa, etxeko konpostatzeari buruzko gida eta kosnposta egiteko gailua eta behar diren osagarriak emango zaizkie doan.
Mankomunitateak etxeko konpostazearen gaineko hitzaldiak antolatu ditu azarotik abenduaren bitartean. Hitzorduak hauek dira:
Derio: Azaroaren 15ean, 19:30ean, Larrabarri baserrian.
Zamudio: Azaroaren 21ean, 19:30ean, Zamudiotorren.
Sondika:Azaroaren 22an, 19:30ean, Kultur Etxean.
Loiun: Azaroaren 26an, 19:30ean, Lauroetako Ingurumen Gelan.
Larrabetzu: Azaroaren 29an, 20:00etan, Anguleri Kultur Etxean.
Lezama: Abenduaren 3an, 19:30ean, Kultur Etxean.