EAJk Txorierriko alkatetzetarako hautagaiak aurkez

Aikor aldizkaria 2007ko api. 11a, 18:22
Maiatzaren 27an Udal hauteskundeak izango dira, eta Iñigo Urkullu EAJren BBBren presidenteak Erandioko eta Txorierriko alkatetzetarako hautagaiak aurkeztu zituen atzo Sondikako Kultur Etxean. Urkulluk bere alderdiak eskualdean duen nagusitasuna berritzearen aldeko apustua egin zuen. Halaber, bertoko udalak orain dela hogeita hamar urtetik hona gidatzen dituztela gogoratu zuen, eta Txorierri EAJren kudeaketaren adibide moduan jarri zuen, “garapen ekonomikoa, ingurumen iraunkorra eta bizi kalitatea bateratzen dira berton”. Erandioko eta Txorierriko alkatetzetarako hautagaiak hurrengoak dira: Mikel Arieta-Araunabeña (Erandio), Gorka Carro (Sondika), Vicente Arteagoitia (Loiu), Lander Aiarza (Derio), Sorkunde Aiarza (Zamudio) eta Tomas Ordeñana (Larrabetzu). Luis Ramon Alvarez Lezamako alkatea ez da aurkeztuko hauteskundeetara, eta bere ordez Alaitz Etxeandia izango da hautagaia. Etxeandia kultura zinegotzi lanetan aritu da azken bi legegintzaldietan. Urkulluk adibidea izaten eta esfortzuak bateratzen jarraitzeko eskatu zien zerrendaburuei, eskualdeko udalerrien artean lankidetza areagotzea lortzeko hainbat gaitan: hondakinen bilketa eta komunikabideen hobekuntza, esate baterako. Helburuak Buru jeltzaleak Txorierriko alkateen kudeaketa goraipatu zuen, eta datorren legegintzaldiari begira Udal bakoitzak dituen erronkak eta helburuak azaldu zituen. Horien artean, hurrengoak aipa daitezke: Sondika: haur-eskola. Loiu: bariantea. Derio: babes ofizialeko 400 etxebizitza, horietatik 150 alokairuan. Zamudio: trena herritik ateratzea, eskola berria eta herrigunea handitzea. Lezama: udal frontoia eta Kultur Etxea. Larrabetzu: gaztelekua, parkea eta udaletxea berritzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).