Lezaman egingo den guraso euskaldunei zuzendutako hitzaldia egunez aldatu da

Aikor aldizkaria 2007ko api. 23a, 12:42
Mankomunitateak seme-alaba elebidunak dituzten gurasoentzako hitzaldiak antolatzen hasi zen joan den hilabetean. Hitzaldiok guraso euskaldunei eta erdaldunei zuzenduta daude, eta dagoeneko Derion, Sondikan eta Loiun egin dira. Lezamako hitzaldia apirilaren 26an egitekoa zen, baina egunez aldatu, eta hilaren 25ean izango da, arratsaldeko 6etan, liburutegian. Hori guraso euskaldunentzako hitzaldia da, eta txarla jaso nahi duten guraso erdaldunek Zamudion egingo den ekitaldian parte hartzeko aukera edukiko dute. Txarla maiatzaren 8an, 18:00etan, egingo dute dorretxean. Larrabetzuko hitzaldia maiatzaren 10ean, 18:00etan, izango da Kultur Etxean, eta guraso euskaldunei dago zuzenduta. Julio Ibarra kazetariak eta Iñaki Eizmendi gizarte-hezitzaile eta elebitasunean adituak parte hartzen dute hitzaldietan, eta, Ibarrak azaldu duen moduan, dagoeneko egin direnetan partehartze handia egon da. Izan ere, gurasoek interes handia erakutsi dute gaiarekiko, eta galdera asko egin dizkiete hizlariei. Hitzaldi bakoitzean 20 bat gurasok parte hartu dute, batez beste.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).