Euskararen aldeko jaietara irteerak Mankomunitateak antolatuko ditu

Aikor aldizkaria 2007ko apirilaren 23a

Orain arte euskararen aldeko jaietara irteerak Udal bakoitzak antolatu ditu bere kabuz, baina batzuetan, autobusak betetzeko beste jende apuntatzen ez zenez, irteerak bertan behera utzi behar izan dira. Hori dela-eta, Mankomunitateak antolatuko ditu hemendik aurrera. Herritarrek euren udaletxean egin beharko dute izen-ematea, eta kultura teknikariek Mankomunitatera aginduko dituzte datuak. Mankomunitateak irteera antolatu eta autobusa alokatzeko ardura hartuko du. Maiatzean Herri Urratsera (hilaren 13an, Senperen) eta Ibilaldira (hilaren 20an, Balmasedan) egingo dituzte. Izen-ematea maiatzaren 8ra arte egin daiteke, eta 5 €ko fidantza ordaindu beharko da. Partehartzaileei 3 € bueltatuko zaizkie.