Txorierriko Mankomunitateak ondorengoetaratze kanpaina martxan jarriko du maiatzean. Kanpaina 0 urtetik 3 urtera bitarteko umeen gurasoei zuzenduta dago, eta kanpaina honek seme-alabak euskaraz hezteko kontzientziatzea du helburu. Horrela, gurasoei gutun pertsonalizatu bana aginduko zaie, eta bertan hainbat aholku emango zaizkie. Aholkuak ezberdinak izango dira gurasoak erdaldunak badira, euskaldunak badira edo gurasoetako batek euskaraz badaki.
Gutunaz gainera, liburuxka eta adurzapia jasoko dute 2006. urtean jaio diren haurren gurasoek; eta liburuxka, askari-poltsa eta Txikia izanik CDa, 2 urtetik 3 urtera bitarteko seme-alabak dituztenek.
Hezkuntza