Euskararen presentzia Mankomunitateko udaletxeetan eta zerbitzuetan indartzea da Txorierriko 2007-2010eko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren erronketariko bat, eta horretarako, trebatzaile bat kontratatu da. Trebatzaileak Mankomunitateko eta Udal bakoitzeko langile guztiekin banan-banakako elkarrizketak izan ditu, egitasmoaren helburua zein den azaltzeko eta langile bakoitzaren euskara maila ezagutzeko. Hurrengo pausua trebatze saioak egitea da, langileek euren lana euskaraz egin ahal dezaten arlo guztietan. Horrezaz gainera, hizkuntza eskakizunen berri ere emango zaie. Egitasmoak Txorierriko Udaleko eta Mankomunitateko Euskararen Barne Planak aurrera eramatea du helburu.
Udala