Txorierriko Mankomunitateak 8.365,88 € banatu du 2005-2006an ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten herritarren artean. Orotara, 58 txorierritarrek egin zuten eskaera, baina dirulaguntza horietatik 49k jaso zuten. Beste 9ri ezetza eman zitzaien, baldintza guztiak betetzen ez baitzituzten.
Beste alde batetik, 2006-2007ko ikasturteari dagokion dirulaguntza eskatzeko epea urrian zabalduko da. Eskatzaileek dirulaguntza abenduan kobratzen ahaleginduko da Mankomunitatea.
Euskara