Euskarazko ereduak bultzatuko dira <i>Zeurea da aukera</i> kanpainaren bidez

Aikor aldizkaria 2007ko api. 23a, 12:48
Txorierriko Mankomunitateak Zurea da aukera kanpaina martxan jarriko du maiatzean. Kanpaina DBHko 3. kurtsoan dauden ikasleei dago zuzenduta, eta Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskarazko ereduak bultzatzea du helburu. Ikasleen artean informazioa banatuko da, DBHko ikasketak amaitu ondoren, euskaraz ikasten jarraitzeko dituzten aukerak ezagut ditzaten. Horrela, euskarazko ikasketak eskaintzen dituzten Bizkaiko ikastetxeen datuak emango zaizkie, eta, horrezaz gainera, bertara joateko garraioaren ordutegia ere jasoko dute. Aurreko urteetako kanpaina DBHko 4. kurtsoko ikasleei egon da zuzenduta, baina oraingo honetan Mankomunitateak 3. mailakoengana jotzea erabaki du, informazioa jaso orduko, 4. kurtsokoek erabakita izaten dutelako zein motatako ikasketak egin nahi dituzten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).