‘Lizardiren ibilbidea’ ekimenean izena emateko epea gaur amaitzen da

Aikor aldizkaria 2008ko api. 10a, 09:12

Txorierriko udal liburutegiek ‘Lizardiren ibilbidea’ ekimena egingo dute apirilaren 20an, domekaz. Xabier Lizardi euskal poeta 1896. urtean jaio zen Zarautzen, baina 10 urte zituela Tolosara joan zen bizi izatera. Poeta 37 urte zituela hil zen. Ekimenak Lizardiren bizitza eta lana ezagutzea du helburu, eta ibilbidea JM Iturralde idazleak gidatuko du. Ibiltariak goizean, eta autobusez, ailegatuko dira Tolosara eta lau orduko txangoan Lizardiren etxea, Urkizu, Monumentua, Dama Iturri... bisitatzeko aukera izango dute. Bazkaria bakoitzak bere kabuz egingo du, eta arratsaldea Donostian emango dute. Ekimenak 10 euro balio du Txorierrin erroldatuentzat, eta 21 euro gainontzekoentzat. Izena ematea gaur arte egin daiteke liburutegietan.