Auzotegi Gorenak ezker abertzaleko hautagai-zerrenda guztiak eta EAE-ANVko 133 hauteskunde-zerrenda baliogabetu egin ditu. Txorierrin EAE-ANV Derion eta Larrabetzun soilik aurkeztu ahalko da hauteskundeetara maiatzaren 27an, Zamudion, Loiun, Lezaman eta Sondikan baliogabetu baitute. EAE-ANVk helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean.