Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia, maiatzaren 20an izango da Balmasedan. Antolatzaileek badaramatzate hilabete batzuk aurtengo edizioa prestatzen; hala ere, laguntzaile gehiago behar dituztela jakinarazi dute. Kalkuluen arabera, Ibilaldi egunerako 2.000 laguntzaile beharko dituzte.
Laguntza emateko prest daudenak Gorka Fernandezekin jar daitezke harremanetan 94 610 30 95 eta 685 757 460 telefono-zenbakietan, 94 680 29 69 fax-zenbakian edo ibilaldia@ikastola.net korreoko helbidean.
Euskara