Kirolari Ateak Zabaltzeko Eguna egingo dute Sondikan eta Derion

Aikor aldizkaria 2007ko maiatzaren 18a

Ekainaren 3an, domekaz, Kirolari Ateak Zabaltzeko Eguna ospatuko dute Sondikan eta goiz osoan zehar Goronda Beko eta Artebe kiroldegian antolatzen diren ekitaldiak dohainik izango dira: Ekitaldi horien artean hurrengoak aipa ditzakegu: gimnasia, futbol-entrenamenduak, herri kirolak eta eskupilota. Beste alde batetik, Derion ere hainbat kirol ekitaldi egingo dituzte 11:00etatik aurrera eskolan.