Sendo dabil Txorierriko futbola

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 27a, 15:19

Gure futbol taldeak primeran amaitzen dabiltza denboraldia. Zamudio SD taldeak, esaterako, laugarren postuan amaitu du urtea eta horri esker 2. B Mailara igotzeko kanporaketa jokatzeko aukera du. Lehenengo partidan 2-1 irabazi dio Izarra talde nafarrari. Zuluk eta Xabik sartu dituzte etxekoen golak lehenengo zatian; bigarrenean Aspiazuk bere atean, ordea, kanpokoena egin du. Kanporaketa datorren asteburuko partidan erabakiko da. Zamudioztarren bideari jarraituz, Deriok eta Apurtuartek egindako denboraldia aipagarria ere bada. Ligako lehenengo bi postuak eskuratu dutenez, Ohorezko mailara igo dira.