Testua: Jon Alegria Uzkudun; Argazkiak: Festak.com
Joan den zapatuan Ondarroako XII. Triatloia izan da, Koaxi Urresti Triatloi Taldeak antolatuta. Aurten Gerardo Sainzen omenez egin den bigarren aldia izan da.
Distantzia olinpikoko (1500m-40km-10km) lehen triatloia izan da, eta Euskal Herriko zirkuituko bigarrena. Bertan 300 lagunek parte hartu zuten eta Virginia Berasategik (El Ambigú Triatlón Europa) lehenengo postua lortu zuen emakumezkoen kategorian. Sondikarrak hurrengo marka hau egin zuen: 2:08:44. Félix Javier Martinezek (AD Triatlón Camargo) lehenengo postua lortu zuen gizonezkoen kategorian: 1:54:01.