Zamudioko liburutegikoek ekintza berezia egingo dute datorren martitzenean. Izan ere liburutegirako bidea seinaleztatuko dute eta horretarako, eskolako haur eta irakasleen laguntza izango dute. Gainera, nahi duenak ere bat egin dezake ekintza horrekin. Eguerdiko 2:30etan eskolatik aterako dira eta zinta erraldoi bat erabilita markak egingo dituzte liburutegiraino.
Hezkuntza